'Entre nosotras', 'Rocca cambia el mundo' eta 'Non dago Mikel?' filmak ikusgai Modelon

Zarauzko Hitza 2021ko mar. 18a, 12:38

Frantziak Oscar sarietara aurkeztu duen Entre nosotras filma ikusteko aukera izango da asteburuan Modelo aretoan. Haur eta gaztetxoentzako eskaintzari dagokionez, Rocca cambia el mundo fikzioa emango dute. Asteartean, berriz, Mikel Zabalzaren inguruko Non dago Mikel? film dokumentala eskainiko dute.

Ohiko ordutegian izango dira zinema saioak:

Martxoak 20, larunbata:

  • 16:45ean, Rocca cambia el mundo.
  • 19:00etan, Entre nosotras.    

Martxoak 21, igandea:

  • 16:45ean, Rocca cambia el mundo.
  • 19:00etan, Entre nosotras.  

Martxoak 22, astelehena (ikusleen eguna):

  • 16:15ean, Entre nosotras.
  • 19:00etan, Entre nosotras.

Martxoak 23, asteartea:

  • 19:00etan, Non dago Mikel?