'Zeruak eta infernuak' liburua aurkeztu du Txilikuk

Zarauzko Hitza 2021ko mar. 18a, 18:00

45 piezaz osaturiko istorio bilduma osatu du Jesus Mari Olaizola Txiliku idazleak, eta Elkar argitaletxearen babesean eman du argitara, Zeruak eta infernuak izenburupean. Gaur goizean egin dute liburu berriaren aurkezpena, eta egilearen ondorengo ikus-entzunezkoa ere zintzilikatu dute sarean. HITZAk bihar argitaratuko du liburuaren haritik Txilikuri eginiko erreportajea.