ZAEk Oriaren XXVII.Traineru Jaitsieran parte hartuko du igandean

IƱigo Gaiton 2021ko mar. 19a, 09:00

Orio Arraunketa Elkarteak mugatu egin behar izan du igande honetan egingo den jaitsierako partaidetza, osasun krisiaren ondorioz. 30 txalupa ureratuko dira, besteak beste, Zarautz Arraun Elkartekoak.

Igande goizean jokatuko da Oriaren XXVII.Traineru Jaitsiera, goizeko hamarretatik aurrera. Orio Arraunketa Elkarteak adierazi duenez, dena ondo bidean bada, 30 traineru izango dira lehian. Eusko Label eta Euskotren ligetako traineruez gain, Gipuzkoako arraun taldeek ere parte hartuko dute lehian. Emakumezkoek 4.000 metroko ibilbidea egingo dute, Saikolan hasi eta herriraino. Gizonezkoak, aldiz, Mapiletik aterako dira eta 6.000 metro egingo dituzte arraunean. Irabazleen banderak I.Orialki Ikurrina izena izango du estreinakoz. 

Estropada erlojuaren aurkako modalitatean egingo da, ohi bezala, eta txalupak minutu bateko aldearekin aterako dira, bat bestearen atzetik. Hauek dira irteera ordenak:
 
Emakumezkoak
 
1. Lapurdi (10:00)
2. Zarautz
3. San Juan-Igartza
4. Zumaia
5. Hibaika
6. TAK Tolosaldea
7. Hondarribia
8. Donostia Arraun Lagunak
9. Donostia Kaiarriba
10. Orio
 
Gizonezkoak
 
1. Illunbe (10:10)
2. Zarautz B
3. Hibaika
4. Mutriku
5. Hondarribia B
6. Lapurdi
7. Kaiarriba B
8. Zumaia
9. San Juan
10. Getaria
11. San Pedrotarra
12. Orio B
13. Zarautz A
14. Ares
15. Ondarroa
16. Kaiarriba A
17. Zierbena
18. Hondarribia A
19. Sotera-Santurtzi
20. Orio A