Costa Jump parkera irteera antolatu du Haize-Orratz gaztelekuak

Zarauzko Hitza 2021ko mar. 19a, 15:07

Haize-Orratz gaztelekuak irteera bat antolatu du Costa Jump parkera. Urbil merkatalgunean dagoen tranpolin-parke erraldoi bat da, elkarren artean konektatutako 40 tranpolineko jauzi libreko gune bat. Irteera martxoaren 27an izango da eta 12 eta 17 urte arteko gazteei zuzenduta dago. Gaztelekuan edo Gazte Informazio Bulegoan eman daiteke izena, 7,5 euro ordainduta, plazak amaitu arte.