Gaur jokatuko du Amenabarrek bigarren faseko lehen jardunaldia, Katalunian

Onintza Lete Arrieta 2021ko mar. 20a, 14:00

Amenabarren partida bateko unea (Argazkia: Luis Epelde)

Handbol Sant Marti Adrianenc taldea izango dute aurkari zarauztarrek, eta eskubaloi partida zuzenean jarraitzeko aukera egongo da Youtube-tik. Partida garrantzitsua da: kataluniarrak jaitsiera postuetan daude, eta Zarautz arrisku postuetatik kanpo badago ere, puntu bakarreko aldea ateratzen dio.

Eskubaloiko Zilarrezko Ohorezko Mailan bigarren fasea hasi dute asteburu honetan. Hain zuzen, gaur arratsaldean 18:00etan jokatuko du aurreneko partida Amenabar Zarautzek, eta sailkapeneko aurkari zuzena edukiko du parean: Sant Marti Adrianenc taldea. Puntu bakarreko aldearekin daude, kataluniarrak hamalaugarren postuan, jaitsiera postuetan beraz, eta zarauztarrak hamaikagarren. Bien tartean daude Palma del Rio, zarauztarrekin berdinduta puntutan, eta Acanor A Novas, puntu bat gutxiagorekin. Partida garrantzitsua izango da gaurkoa, beraz.

Zarauztarrak 24 punturekin eta hamaikagarren postuan sailkatuta iritsi dira bigarren fasera. Siguetuliga.com webguneko datuen arabera, jokatutako partidetatik 16 galdu ditu Amenabarrek, 10 irabazi egin ditu, eta lau berdindu.

Gaur arratsaldeko partida lotura honetan ikus daiteke zuzenean.