Andoni Egañak eta Xabier Zabalak emanaldia eskaini dute Azpeitiko Dinamoan

Ihintza Elustondo 2021ko mar. 21a, 10:00

Hitzaren Eskolako ekitaldi irekia izan zen atzo Azpeitiko Dinamoan; Andoni Egaña bertsolariak eta Xabier Zabala musikariak gidatu zuten saioa, Erlojupean sortzen izenburupean.

Andoni Egaña bertsolariak eta Xabier Zabala musikariak hitza eta musika uztartu zituzten atzo Erlojupean sortzen izeneko emanaldian. Azpeitiko Dinamoa sormen gunean izan zen saioa, 12:00etan hasita, eta herritar ugari bertaratu ziren; gainera, haietako bat baino gehiago animatu ziren hitza hartu eta beren iritziak partekatzera. Hitzaren Eskolako ekitaldi irekia izan zen atzokoa.