Orio eta Zarautz artean atzo gertatutako istripuaren lekuko bila dabil Ertzaintza

Zarauzko Hitza 2021ko mar. 22a, 13:58

Ertzaintzak ohar batean azaldu berri duenez, herritarren kolaborazio bila dabiltza, atzo, igandean, Zudugarai gainean izandako istripuko gertakizunak argitzeko. Zehaztu dutenez, istripua 12:20 aldera gertatu zen, Ford Fiesta autoa errepidetik atera eta txirrindularia jo zuenean. Horren ondorioz, txirrindularia larri zaurituta eraman zuten erietxera. Gerora jakin denez, autoaren gidariak positibo eman du alkoholemia proban.

Istripuaren gaineko lekukotzaren bat eman nahi duten herritarrek, telefono honetara deitu behar dute: 943-53 91 25.