'Kotondarrak' haur antzerkia eskainiko dute igandean

Zarauzko Hitza 2021ko mar. 24a, 18:20

Anita Maravillas konpainiak Kotondarrak txotxongilo antzerkia taularatuko du igande honetan Modelo aretoan. Koton izeneko familia baten istorioa du kontagai, eta XX. mende hasierako ehungintza industrian emakumeek izandako langile borroketan dago oinarritua. Emanaldia 16:45ean hasiko da, eta sarrerak 4 euro balio du; Modeloko leihatilan edo Kutxasarrerak plataformaren bidez eros daitezke.