Bihar jarriko dituzte salgai ekainera bitarteko kultur emanaldietako sarrerak

Zarauzko Hitza 2021ko mar. 25a, 19:00
Thierry Biscary Loraldian.

Zarauzko kultur programazioaren barruan, ekaina bitartean Modelo aretoan eskainiko diren lau ikuskizunetako sarrerak jarriko ditu salgai bihar arratsaldean udalak. Modelo aretoko txarteldegian eskuratu ahal izango dira, 18:00etatik aurrera, edota Kutxasarrera plataforman.

EGITARAUA

Apirilak 29, osteguna
Dantzaren Nazioarteko Eguna
19:00. Ertza Dantza konpainia.
Sarrera: 8 euro.

Apirilak 30, ostirala
19:00. Conservando memoria antzerkia, El Patio Teatro taldearen eskutik.
Sarrera: 6 euro.

Maiatzak 14, ostirala
19:00. Thierry Biscary musikariak Muda lana aurkeztuko du zuzenean. Emanaldia EITBk grabatuko du; musikariak grabatzeaz gain, publikoko irudiak ere hartuko dituzte.
Sarrera: 8 euro.

Maiatzak 30, igandea
16:45. Botadun katua antzerkia familian, Glu-Glu Produkzioak taldearekin.
Sarrera: 4 euro.