Eskualdeko herritarren bultzada jaso du AEK-k

Zarauzko Hitza 2021ko mar. 28a, 17:30

AEK euskaltegiak Bultza euskaltegiak! Bultza euskara! izeneko dinamika jarri du martxan, aurten ere "euskalduntze mugimenduaren garrantzia" plazaratzeko. Gaur, Korrikak amaitu beharko luken egunean, Euskal Herriko 80 herritan egin ditu ekitaldiak AEK-k dinamika hauspotzeko. Urola Kostan eskualdean, Azkoitian, Getarian, Orion eta Zumaian egin ditu AEK-k ekintzak, eta euskaltzale ugarik egin du bat deialdiarekin; Zarautzen ere iragarrita zegoen, baina azkenean bertan behera utzi behar izan dute.

Erlazionatuak

Bultzada emateko momentua

Aritz Mutiozabal 2021 mar 26 Zarautz