Kantuan ospatu dute Aberri Eguna Zarautzen

Juan Luis Romatet 2021ko api. 4a, 16:55

Euskal Herria Baterak egindako deialdiarekin bat eginez, kantuan ospatu dute gaur Aberri Eguna Zarautzen. 

Eguerdi partean bildu dira herritarrak Lege Zaharren Enparantzan, eta txistulariak eta ikurrina handi bat aurrean dutela, Zarauzko kaleetan zehar eraman dute aldarria. Euskal Herria Baterak egindako deiarekin bat eginda, hiru abesti kantatu dituzte bidean: Txoriak txori, Gernikako arbola eta Ikusi mendizaleak.