Lan txukuna egin dute Zarauzko ontziek batel ligako bosgarren jardunaldian

Juan Luis Romatet 2021ko api. 5a, 09:00

Gipuzkoako batel ligako bosgarren jardunaldia jokatu zen atzo, igandean, Zumaiako uretan. Zarauzko Arraun Elkarteko ontziek hartu zuten parte estropada hauetan, lan txukuna eginez.

Eguraldia lagun zutela jokatu ziren atzo batel ligako estropadak Zumaian, Urolaren itsasadarrean. Jokatutako zortzi kategorietatik bostetan hartu zuen parte Zarauzko Arraun Elkarteak.

Infantil nesketan, Zarautz A seigarren izan zen, B ontzia hamargarren, eta C batela hamaikagarren. Nesketan baita ere, baina promesen mailan, Zarauzko batel mistoa bederatzigarren izan zen. Mutiletan, kadetetan, bosgarren egin zuten zarauztarrek. 

Jubenil mailan, neskatan, bosgarren izan zen Zarauzko Arraun Elkarteko ordezkaritza, eta laugarren maila berean, baina mutiletan.