Matxura batengatik eten egin dute tren zerbitzua Zumaia eta Zarautz artean

Zarauzko Hitza 2021ko api. 7a, 16:33

Euskotrenek jakinarazi du tren zerbitzua eten berri duela Zarautz eta Zumaia artean, matxura batengatik. Hala, bi autobus zerbitzu jarri ditu, bat Zumaia eta Zarautz artean, eta bestea Zarautz eta Eibar artean.

19:00ak alderako matxura konpontzea espero dute. Informazio gehiago nahi duenak Euskotrenen arreta zerbitzura deitu dezake: 944-33 33 33 zenbakira.