Bertrand Tavernier zinemagilea izango dute hizpide bihar Photomuseumen

Amaia Urbieta Arruti 2021ko api. 8a, 10:00

Zinemagile frantziarra Cannesko Zinemaldian saritua izan zen eta lau Cesar sari eta Bafta bat jaso zituen.

Udalak eta Photomuseumek elkarlanean antolatzen duten kulturaren difusiorako programa da Gela. Ostiralero antolatzen dituzte zinemari buruzko saioak, aldiro pertsona edo gai zehatz baten bueltakoak. Biharkoan Bertrand Tavernier zinema zuzendari, gidoilari, aktore eta ekoizle frantziarrari buruz gehiago ikasteko aukera izango da. Besteak beste, Canneseko Zinemaldian Zuzendari Onenaren Saria irabazi zuen Tavernierrek 1983an, Un dimanche à la campagne filmagatik.

Ohi bezala, 18:00etan hasiko da biharko saioa eta doakoa izango da.