'Irratian ere hitz egin dezagun heriotzaz' hitzaldia, datorren asteartean

Amaia Urbieta Arruti 2021ko api. 9a, 09:00

Hil Argi elkarteko Nerea Erkiaga eta Euskadi Irratiko esatari Manu Etxezortu ariko dira hizlari lanetan, Modelo aretoko oholtzan.

Zarautz Herri Zaintzailea plataformako kideek, heriotzaz hitz egiteko beste gune bat sortu nahian, Irratian ere hitz egin dezagun heriotzaz hitzaldia antolatu dute. Hil Argi elkarteko Nerea Erkiagak eta Euskadi Irratiko esatari Manu Etxezortuk heriotzari buruzko irrati atal bat gidatzen dute Faktoria saioan, eta Modelo aretoko oholtzara igoko dira datorren asteartean, hilaren 13an, gaia jendaurrean lantzeko. 

18:00etan hasiko da hitzaldia eta ordubete inguru iraungo du. Jakinarazi dutenez, sarrera doakoa izango da, eta ez da aurrez gonbidapenik hartu beharko bertaratzeko.