Hara! Angel Urangaren 'Makers' erakusketa, Gasteizko Vital fundazioan ikusgai

Zarauzko Hitza 2021ko api. 11a, 09:00
Urangaren 'Makers' bildumako lan bat.

COVID-19az gaixotutakoei eta horiek lehen lerrotik zaintzen ari direnei omenaldia egin die Angel Uranga artista zarauztarrak bere azken erakusketan. Olioz eta argazki collagez egindako 27 lan biltzen ditu Makers bildumak, eta Gasteizko Vital fundazioan dago ikusgai. Bertan egongo da apirilaren 23ra arte.