Eulen taldeak bi garaipen erdietsi ditu asteburuan

Zarauzko Hitza 2021ko api. 12a, 09:15

Balentziagaren oroimenezko lasterketa jokatu dute asteburuan Eulen taldeko txirrindulariek, eta Joseba Lopezen eskutik bi garaipen lortu dituzte. Lopezek tarteko helmugen irabazle izan da eta baita konbinatuetakoa ere. Eguneko ihesaldian sartzeak  podiumera birritan igotzeko aukera eman zion Zarauzko taldeko txirrindulariari. Datorren astean Markina eta Durana aldean lehiatuko dira.