Sarrera guztiak agortuta daude Arima Soul taldearen emanaldirako

Zarauzko Hitza 2021ko api. 15a, 10:15

Mikel Unzurrunzaga Makalak eta Lidia Insaustik gidatzen duten Arima Soul taldeak zuzenean joko du bihar Modelo aretoan. Pandemiaren eraginez, ezin izan dute apenas kontzerturik eman, eta, horrexegatik, herrian eskaini behar duten emanaldirako "irrikitan" daudela aitortu zuten UKTri eskainitako elkarrizketan. Proposamenak ikusmina sortu duelako eta taldea ikus-entzuteko aukera gutxi dagoelako segur aski, sarrera guztiak agortu dira.