Zarautz ere Gipuzkoako Herriarteko txapelketei ekiteko prest

Julene Frantzesena 2021ko api. 15a, 15:27
2017an Zarauzko Jon Aizpurua eta Xabi Dagerre izan ziren gomazko paletako Gipuzkoako txapeldun.

Gomazko paletako txapelketan txapelketan parte hartuko du Zarautzek, beste hamazazpi herrirekin batera. Gipuzkoako Pilota Federazioak datorren astean egingo du lehen jardunaldietarako zozketa. Iaz ez zen Herriarteko Txapelketarik jokatu, COVID-19aren pandemia tarteko.

Iazko etenaren ostean, aurten itzuliko dira Gipuzkoako Herritarteko pilota txapelketak. Hamasei herrik eman dute izena eskuzko, gomazko paletako, larruzko paletako eta zesta puntako txapelketetan, eta Zarautz ere izango da lehian. Hain zuzen ere, parte hartuko du gomazko paletako txapelketan.

Datorren astean egingo du txapelketetako zozketa Gipuzkoako Pilota Federazioak, eta orduan jakingo dute Zarauzko ordezkariek zein herritako pilotarien aurka neurtuko dituzten indarrak lehen jardunaldietan. Ohiko zozketa ekitaldirik ez dute egingo aurtengoan COVID-19aren pandemia dela eta, baina federazioko ordezkariak telematikoki bilduko dira parte hartuko duten herrietako ordezkariekin.

Esku pilota txapelketan hamasei herrik eman dute izena: Aduna, Alegia, Amezketa, Andoain, Aretxabaleta, Astigarraga, Ataun, Azkoitia, Azpeitia, Bergara, Bidania-Goiatz, Hernani, Oiartzun, Oñati, Tolosa eta Zestoa. Gomazko paletakoan, berriz, hemezortzik: Aia, Amasa-Villabona, Andoain, Anoeta, Astigarraga, Azkoitia, Azpeitia, Deba, Donostia, Errenteria, Hernani, Mutriku, Orio, Soraluze, Tolosa, Zarautz, Zestoa eta Zumarraga. Larruzko paletako lehian zazpi talde ariko dira: Andoain, Deba, Donostia, Errenteria, Oiartzun, Olaberria eta Ordizia. Eta zesta puntakoan, lau: Donostia, Hondarribia, Mutriku eta Zumaia.

Iaz koronabirusaren pandemia tarteko, ez zen Gipuzkoako Herriarteko Txapelketarik jokatu.