Kontzertua eta antzerkia izango dira Putzuzulon gaur

Amaia Urbieta Arruti 2021ko api. 17a, 08:56

Infernua Donostiako auzoko gune okupatuak antolatuta, "arratsalde kulturala" egingo dute gaur Putzuzulo gaztetxean. Hasteko, 16:30ean, Dos tribus y una cancion izeneko kontzertu akustikoa eskainiko dute Amadou Kara Kamara & Sara Spatzek. Jarraian, 18:00etan, Erresistentzia arazo fisikoa da antzerkia eskainiko du Maite Aizpuruak, eta ondoren, 19:00etan, "pintxada" egongo da Magnolia by Lee-ren eskutik.

Sarrerak gaur bertan jarriko dituzte eskuragarri 16:00etatik 18:00etara. 5 euroko kostua izango du "prekarioentzat", eta 10 eurokoa "edo gehiagokoa, ahal dutenentzat". Jakinarazi dute segurtasun neurriak bermatuko direla, eta bertaratzen direnek musukoa soinean eraman beharko dutela eta pertsonen arteko distantziak mantendu beharko dituztela.