2020ko Mendi Film jaialdiko lan onenak ikusteko aukera izango da maiatzean Modelo aretoan

Aiora LarraƱaga Solaberrieta 2021ko api. 17a, 12:34

Mendi Tour egitasmoa Zarautzen izango da maiatzaren 13an, 20an eta 27an, Pagoeta Mendizale Elkarteak antolatuta.

Mendi Film jaialdiko zazpi lan ikusteko aukera izango da maiatzean Zarauzko Modelo aretoan, Mendi Tour ekimenaren barruan. Pagoeta Mendizale Elkarteak jakinarazi duenez, maiatzaren 13, 20 eta 27rako antolatu dituzte film emanaldiak, ostegunarekin; hiru saioak 19:00etan hasiko dira, eta sarrera 5 euro kostako da. Horrez gain, ekainaren 3rako, Alex Txikon eta Unai Ormaetxearen Mundu bat motxilan, Alex Txikonen menditazioak liburuaren aurkezpena eta ikus-entzunekoa eskainiko dute. Hori ere, 19:00etan izango da, Modelo aretoan.

EGITARAUA
Honako filmak eskainiko dituzte Mendi Tour ekimenaren barruan.

Maiatzak 13, osteguna, 19:00etan.
- Out of the Blue : 2020ko Mendi Film jaialdian Epaimahaiaren Aipamena Berezia jaso zuen.
- Mendian Hil, Hirian Hil : 2020ko Mendi Filmean Euskarazko Film Onena izendatu zuten.

Maiatzak 20, osteguna, 19:00etan.
- Aterpean Ateri : 2020ko Mendi Filmeko Sail Ofizialeko saria jaso zuen.
- Harda - The Tough : 2020ko M.F.ean Zuzendari Onenaren saria jaso zuen.
- Free as Can Be : 2020ko M.F.ean Eskalada Film Onena.
- Everest - Te Hard Way : 2020ko M.F.ean Ikusleen Saria jaso zuen. 

Maiatzak 27, osteguna, 19:00etan.
- Hillay - Ocean to Sky : 202ko Mendi Filmean Sari Nagusia jaso zuen.

Ekainak 3, osteguna, 19:00etan.
- Alex Txikon eta Unai Ormaetxearen Mundu bat motxilan, Alex Txikonen menditazioak liburuaren aurkezpena eta ikus-entzunekoa.