Bertso-sorta: 'Seneka, irakurtzen ezin neka'

Zarauzko Hitza 2021ko api. 19a, 13:30

Inaxio Uria 'Isasti'-k bertso-sorta berria igorri du Zarauzkohitza.eus-era.

-1-
Bi mila urte pasa ondoren
Seneka ospetsua da
Bere sormenaren ezaugarri
hor esaldi errenkada

-2-
Pertsona oron bizitzak ditu
hiru atalez oinarri
Iragana,oraina,geroa
Bidaiaren ezaugarri

-3-
Iragana ezagutzen dugu
Oraina oso murritza
Geroak zalantzak sortzen ditu
Gozoa edo bortitza?

-4-
Gure bizitzako desioa
kate baten irudi da
Kate mailak bere aldetikan
gure esperantzak dira

-5-
Lagungarria izan daiteke
sarri haize aldekoa
Nora ezean dabilenantzat
hau da alferrikakoa

-6-
Teoria bidez heziketa
oso luzea da zinez
Labur eta eragingarria
adibidearen bidez

-7-
Adiskidetasuna betiro
izan da onuragarri
Maitasunak tartekatzen ditu
une gozo eta larri

-8-
Gutxi duena pobrea dela
ez da esaldi zuzena
Benetako pobrea izanik
asko desio duena

-9-
Legeak galerazi ezarren
hala saihestuz isuna
Sentsumenez galeratzailea
da gure zintzotasuna

-10-
Zerbait esan nahian bazabiltza
inguruko norbaiteri
Ondo pentsatu ta ezaiozu
aurrez zure buruari

-11-
Erabakiak lagunarekin
hartzea dugu ohitura
Aurrez argitu behar genduke
fidagarri al den hura

-12-
Eguna alferrik galtzen dugu
guk gauaz kezkaturikan
Eta gauarekin bidebatez
Egunsentia gaitikan


Doinua:”Kopla handia”