Lizardi eta Basarriren grabatuak berriro jarri dituzte Torre Luzea parkean

Zarauzko Hitza 2021ko api. 19a, 14:18

Harlauza grabatuak Lizardiren bustuaren alde bietan. (Xabier Txurruka)

Xabier Lizardi idazlearen jaiotzaren 125. urteurrena izan dela kontuan izanda, Zarauzko Udalak haren Euskal Pizkundea olerkia zatia jasotzen zuen eta Basarriren Ene, Zarautz maite bertsoaren zatia jasotzen dituen harlauza grabatuak birkokatu ditu Torre Luzea parkean. Bi grabatuak parkearen bestaldean zeuden, besaulki itxurarekin, baina Turismo Bulego berriaren obrak abian jarri zituztenean kendu egin zituzten. Orain, berriro ikusgai daude, Lizardiren bustoaren alde bietan.