Jokin Aranburuk 61. postuan bukatu du Turkiako Itzulia

Zarauzko Hitza 2021ko api. 19a, 15:00

Euskaltel-Euskadi taldeko txirrindulari Jokin Aranburu Turkia aldean aritu da lehian aurreko astean, bertako Itzulia jokatzen. Taldeak lan txukuna osatu du, eta lehen hamar postuetan kide bat kokatzea lortu du: Garikoitz Bravo, alegia; Delko taldeko Juan Manuel Diaz izan da garaile. Aranburu sailkapen orokorreko 61. postuan bukatu du.

Gainera, larunbatean, azken-aurreko etapako ihesaldian hartu zuen parte, eta Euskadi Irratiko Hiru Erregeen Mahaia irratsaioko kideek elkarrizketa egin zioten.