Eskuragarri dago Eraztun Berde Urdinaren mapa eguneratua

Zarauzko Hitza 2021ko api. 20a, 15:00

Turismo Bulegoan eskuratu daiteke Zarauzko Eraztun Berde Urdinaren mapa eguneratua. Duela gutxi gehitu zaio Hiruerreketa auzotik pasatzen den ibilbidearen zati berria eta, orain, guztira 11,7 kilometroko distantzia duen bira osatzen du.

Zarauzko gune natural guztietatik igarotzen da ibilbidea, hala nola Zingira basotik, Vista Alegreko parketik, hondartzatik, Iñurritzako biotopotik...

Bira osoaren barruan, motzagoak diren beste hiru ibilbide ere egin daitezke, eta horiek zehazki azalduta daude dokumentu honen