Osasun sistema ereduak aletuko ditu gaur Mikel Alvarez Yeregi medikuak

Amaia Urbieta Arruti 2021ko api. 20a, 15:53

ZarautzOn elkarteak antolatuta, osasun sistemen inguruko hitzaldia izango da gaur online, 19:00etatik aurrera.

Osasun sistemaren oinarriak, sistema eredu desberdinak eta horien jasangarritasuna landuko ditu gaur Mikel Alvarez Yeregi mediku eta mikrobiologia eta parasitologiako adituak, ZarautzOn elkarteak antolatutako hitzaldian. Gaur egun Mondragon Korporazioaren Sutapen Zentroko Negozio Garapeneko eta Erakunde Harremanetarako zuzendaria da Alvarez Yeregi, baita Basque Health Clusterreko presidentea ere. 19:00etatik aurrera ariko da azalpenak ematen online, gazteleraz. Honako helbide hauetan egongo da hitzaldia jarraitzeko aukera: zarautzon.nirestream.com edo youtube.com/zarautzOn .