Telmo Esnalen 'URtzen' filma emango dute datozen egunetan Modelon

Zarauzko Hitza 2021ko api. 21a, 09:00

Bihar izango da estreinaldia, eta  saioa hasi aurretik, Telmo Esnal zuzendariak, Pablo Azkue UR ipuinaren egileak eta Miren Aperribai Atera Filmseko ordezkariak filma aurkeztuko dute.

Pablo Azkue zarauztarrak idatzitako ipuin batean du oinarria Telmo Esnalen URtzen filmak. 2020KO Donostiako Zinemaldian estreinatu zuen lana zinemagileak, eta Lurra saria irabazi zuen.

Modelo aretoan izango da ikusgai zarauztarren filma datorren ostegunetik astelehenera bitartean. Larunbatean, Berri Txarrak musika taldearen ibilbideari buruzko Dardara filma ere eskainiko dute. Hemen ikusgai emanaldien ordutegia:

Bihar, osteguna:

  • 19:00etan URtzen (estreinaldia).

Etzi, ostirala:

  • 19:00etan URtzen.

Apiriak 24, larunbata:

  • 17:00etan URtzen.
  • 19:15ean Dardara.

Apirilak 25, igandea:

  • 19:00etan URtzen.

Apirilak 26, astelehena:

  • 16:15ean URtzen.
  • 19:00etan URtzen.