Ostiraletik hasita, Atsegin Txokoa eskainiko dute Ludotxo ludotekan

Zarauzko Hitza 2021ko api. 21a, 09:30

Lau saio eskainiko dituzte guztira, eta izena aurrez eman beharko da, edukiera hamar haurretara mugatu dutelako.

Atsegin Txokoa bizipen proiektua aurrera eramango dute Ludotxo ludotekan hurrengo lau ostiraletan; hau da, apirilaren 23an eta 30ean eta maiatzaren 7an eta 14an. Saio hauek 4 eta 8 urte bitarteko haurrei zuzenduta egongo dira, eta bertan hainbat jarduera egingo dituzte, besteak beste, antzeztu, jolastu, erlaxatu eta dantza.

Edukiera hamar haurretara mugatu dutenez, izena eman behar da aurrez bertan parte hartu ahal izateko. Jardunaldi hauek Hezkuntza Ber2k, Kabia Elkarteak eta Zarauzko Udalak antolatu dituzte elkarlanean. Informazio gehiago nahi duenak Ludotxo ludotekarekin (Iturribidea 24-26) jarri daiteke harremanetan, 660 68 50 01 edo 602 21 68 62 telefonoetara dei eginez edo zarauzkoludoteka@gmail.com posta elektronikora idatziz.