'Alpha' haur antzerkia izango da ikusgai igandean

Zarauzko Hitza 2021ko api. 23a, 11:00

Ganso & Cia taldearen Alpha antzezlanak kontzientziatik ametsen mundura igarotzeko une hori islatuko du igandean, Modelo aretoan. Bere fantasien biktima den pertsonaia baten bizipen komikoak kontatuko ditu, beldur eta sentimendu unibertsalei buruz barre egiteko aukera eskainiz. Saioa 16:45ean hasiko da, eta sarrerak salgai daude txarteldegian edo Kutxasarrera plataforman.