Eskubaloiko jubenilak, Euskadiko txapeldun eta txapeldunorde

Amaia Urbieta Arruti 2021ko api. 25a, 18:00

Gizonezko jubenilen taldea. (Luis Epelde)

Emakumezko jubenilek atzo Donostiako Lacturale Bera Bera taldearen aurka 24-27 irabazi ondoren, amaitu dituzte Euskadiko Ligako partidak jubenil mailakoek, eta emaitza paregabeak lortu ditu Zarauzko elkarteak.

Gizonezko jubenilak ligako txapeldun izan dira nagusitasun handiarekin, jokatutako partida guztiak irabazita. Emakumezkoak, berriz, bigarren geratu dira sailkapenean, partida bakarra galduta; sailkapenburu geratu den Kukullagaren aurkako partida, hain zuzen ere.