Herriarentzat estrategikoak diren erabakiak hartuko dituzte osteguneko udalbatzarrean

Zarauzko Hitza 2021ko api. 27a, 10:00

Etzi apirileko ohiko osoko bilkura egingo dute, eta Zarautzentzat estrategikoak izango diren gaiak erabakiak hartuko ditu udalbatzak. Nabarmenenak ondorengo hauek izango dira: Azken Portuko Lanpardo kalean babes sozialeko 25 etxebizitza berri eraikitzeko hirigintza planari hasierako onespena ematea; Santa Klara komentua erosi ahal izateko behar den kreditu aldaketa onartzea; eta Kortazarren adinekoentzat egoitza berria eraikitzeko plana onartzea. Saioa 19:00etan hasiko da.