Zozketa

Bulego taldearen bideoklip berria primizian ikusteko bi sarrera zozkatuko ditu Zarauzko Hitzak irakurleen artean

Zarauzko Hitza 2021ko api. 28a, 12:34

Emanaldia maiatzaren 1ean egingo dute online, eta irakurleek osteguneko 12:00etara arte izango dute zozketan parte hartzeko aukera.

Bulego talde azkoitiarrak disko berriaren lehen abestia esklusiban entzuteko aukera eskainiko die zaleei, eta Zarauzko Hitzak bi sarrera zozkatuko ditu irakurleen artean. Aurrestreinaldia maiatzaren 1ean egingo dute, 22:15ean eta modu birtualean, eta pertsona gutxi batzuek bakarrik izango dute ikusteko aukera.

Abesti eta bideoklip berria ikusteko sarreren zozketan parte hartu nahi duteneek osteguneko 12:00etara arte izango dute horretarako aukera. Irabazleak, berriz, ostiralean jakinaraziko ditu Zarauzko Hitzak.

Parte hartu nahi dutenek hemen klikatu behar dute (bazkide zenbakia eremuan, jarri "xxx").