'Zehar' dantza ikuskizunak hartuko du Modeloko oholtza gaina

Zarauzko Hitza 2021ko api. 28a, 16:00

Ertza Dantza-Teatroak Zehar lana taularatuko du bihar Modelo aretoan, 19:00etan hasita.  Pertsona baten transformazioen lekuko bilakatuko da ikuslegoa emanaldian. Itxura, emozio, bizipen eta ikasgai ezberdinetan zehar ordubeteko bidaia bat proposatzen du Asier Zabaleta dantzari eta koreografoak. Sinopsiaren arabera, "bizitza labur bat, nahiz eta hemen ere zaila suertatu, eszena horiek noiz jaio ziren eta noiz hilko diren esatea". Sarrerak salgai daude txarteldegian eta online bidez.