Andoni Egañaren pasadizoak eta gogoetak, haren belaunaldiko bertsolarien eskutik

Zarauzko Hitza 2021ko api. 29a, 08:00
Andoni Egaña. (bertsolari.eus)

Bertsolari aldizkariak Egañaren belaunaldia deitu dio kaleratu duen azken zenbakiari, eta garai eta giro bati lotutako hainbat pasadizo bildu dituzte aldizkariko lerroetan eta orrietan. Izan ere, Bertsolariko kideen arabera, belaunaldi horrek "lurrikara txiki bat" sortu zuen bertsolaritzaren historian.

Egañaren belaunaldia deiturikoari lotuta, hainbat bertsolarirekin hitz egin dute, hala nola Mikel Mendizabalekin, Iñaki Muruarekin, Millan Telleriarekin, Anjel Mari Peñagarikanorekin, Juan Jose Eizmendi Loidisaletxerekin, Jokin Solozabalekin, Xabier Euzkitzerekin eta Sebastian Lizasorekin. Hamar bertsolari horiek beste kideei buruzko gertakariak, pasadizoak, oroitzapenak eta gogoetak eskatu dizkio Bertsolari aldizkariak, eta atzo sareratu zituzten gainerako bertsolariek Andoni Egañaz esandakoak.

Hona hemen, adibidez, Muruak kontatutakoa:

"Behin, Abaltzisketan, saioa egin genuen eguraldi petral samarrarekin eta, jendea urruti samar geratu zelako edo beste arrazoiren batengatik, ez zen behar bezalako girorik sortu, eta Andoni ez zen oso konforme jaitsi oholtzatik. Emakume batek galdetu zion ea zer moduz Saioa, eta Andoni hasi zitzaion kontatzen hotz samarra atera zela, eguraldiak ere izan zuela errua eta horrelako aitzakiak ematen. Eta emakumeak adierazi zion Elisa bere emaztearen laguna zela eta alaba Saioagatik galdetu ziola. Andoni hanka sartze bat egiten ikusi dudan aldi bakarra izan dela uste dut".

Honako lotura honetan irakur daitezke aipatu bertsolariek Egañaz kontatutako pasadizo eta kontakizun guztiak.