Bulego taldearen bideoklip berria primizian ikusteko bi sarrerek badituzte saridunak

Zarauzko Hitza 2021ko api. 30a, 14:00

Iune Zabalo Zubeldia eta Jose Luis Aramendi izan dira irabazleak.

Zarauzko Hitzak Bulego taldearen abesti eta bideoklip berria ikusteko bi sarrera zozkatu ditu aste honetan irakurleen artean. Bi irabazleak Iune Zabalo Zubeldia eta Jose Luis Aramendi izan dira. Aurrestreinaldia maiatzaren 1ean, bihar, egingo dute 22:15ean, modu birtualean, eta Bulego taldea posta elektroniko bidez jarriko da harremanetan bi irabazleekin.