Alproja antzerki taldeak herritarrak gonbidatu nahi ditu taldean parte hartzera

Mireia Galarza Bastida 2021ko mai. 1a, 16:00

Maiatzaren 7a izango da izena emateko azken eguna, eta taldeko kideek azpimarratu dutenez, "guztien zaintza eta osasuna bermatzeko neurriak" hartuko dituzte

Urtero bezala, martxan dira Alproja antzerki taldeko kideak, eta hori dela eta, baraien antzerki taldean parte hartzera gonbidatu nahi dituzte herritarrak. 

Egoera berezia dela eta, taldeak azpimarratu du "guztien zaintza eta osasuna bermatzeko beharrezko neurriak" hartuko dituztela sorkuntza prozesu guztian zehar. 

Oholtzara igotzeko gogoz daudenek, beraz, alproja.euskaljaia@gmail.com helbidera idatzi beharko dute maiatzaren 7a baino lehen.