Jira-Birako Joseba Lopez fin ibili da asteburuko lasterketetan

Zarauzko Hitza 2021ko mai. 3a, 08:18

Larunbatean Xantikutz Klasikoa jokatu zuten Legazpin, eta atzo, igandea, Urrakiko Igoera Azpeitian. Bosgarren eta hamabigarren sailkatu zen hurrenez hurren, eta taldeak azpimarratu du Urretxun bere aurretik gelditu ziren lau txirrindulariak talde profesionalen filialetakoak direla.

Jira-Bira Legazpin eta Azpeitian lehiatu da asteburuan, eta Joseba Lopez taldekidearen emaitzak azpimarratu ditu. Izan ere, garailearengandik minutu erdira helmugaratu zen bietan; bosgarren egin zuen aurrenekoan, eta hamabigarren, bigarrenekoan.

Legazpin, gainera, bere aurretik gelditu ziren lau txirrindulariak talde profesionalen filialetakoak direla esan du Jira-Birak.

Datorren asteburua deskantsatzeko aprobetxatuko dutela jakinarazi dute, bestetik. Izan ere, bertan behera gelditu da Bidasoako Itzulia.