Oier Aranzabal eta Etxeberria anaiak 'Artxipelagoa' fikziozko podcastean

Zarauzko Hitza 2021ko mai. 4a, 11:00

Artxipelagoa izeneko fikziozko podcasta eskainiko du EiTBPosdcast atari berriak udazkenean. EiTBk eta ULU Mediak ekoitzitako proiektu honen gidoia Xabier eta Martin Etxeberria anaiek landu dute, eta zuzendaria Oier Aranzabal da, Juan G. Andresekin batera. Aktore lanetan, berriz, Aitziber Garmendia, Eneko Sagardoy, Anartz Zuazua, Iñaki Beraetxe eta Sara Cozar ariko dira.

2103. urtean kokatutako distopia bat du kontagai istorioak. "Olatu erraldoi  batek, Europa urpean utzi du ia osorik eta Euskal Artxipelagoa sortu da. Itsasoaren maila 500 metrotik gora igo da eta hiri-estatu gisa elkartu dira ur gainean geratu diren gune bakanak, besteak beste, Euskal Artxipelagoa izeneko uhartedia. Bertan bizi da Jare, mundu zaharraren kondarrak ezagutu nahi dituen gaztea". Hori da EiTBk aurreratu duena.