'Natura bizia' film dokumentala izango da ikusgai bihar, Modelon

Zarauzko Hitza 2021ko mai. 3a, 19:00

Euskal biodibertsitatea ardatz duen film dokumentala da Natura bizia, Lexeia Larrañaga bergararrak zuzendutakoa. Kantauri itsasotik Pirinioetako mendi tontorretara bidaia bisual bat proposatzen du ikus-entzunezko honek, bertako ondare naturalak ezagutzeko luxuzko aukera emanez. Modelo aretoan ikusteko parada izango da bihar, 19:00etan.