Mikel Elorza: "Urteurrena aurrera begira jartzeko gogoeta izan dadila nahi dugu"

Zarauzko Hitza 2021ko mai. 4a, 12:15

Duela 20 urte Armiarma.eus literatur edukien sarea jarri zuen abian Susa argitaletxeak. 2001eko martxoaren 24an izan zen, Zarauzko liburutegian, eta bertan Literatur Aldizkarien Gordailua aurkeztu zuen, literatur aldizkariak digitalizatu eta sarean eskaintzeko egitasmoa. Jarraian, gehitzen joan zaizkio Literatur Emailuak, Literaturaren Zubitegia, Euskarari ekarriak, ipuina.eus ataria eta abar. Horren harira, Mikel Elorza eta Alberto Barandiaran atariari buruz arituko dira gaur solasean, 19:00etan, Iruñeko Katakrak liburudendan.

Hona hemen Euskalerria Irratiak Mikel Elorzari eginiko elkarrizketa entzungai.