Malekoitik hondarretara erori da furgoneta bat

Amaia Urbieta Arruti 2021ko mai. 4a, 08:48
(@Agirre84Ztz)

Duela gutxi gertatu da irudian ikus daitekeena berriro, izan ere, ez da halako zerbait gertatzen den lehen aldia. Banaketa furgoneta bat malekoitik hondarretara jausi da; litekeena da gidariak eskuko frenoa eman gabe utzi izana. Momentuz, Udaltzaingoak azaldu du ez duela gertaerari buruzko bestelako xehetasunik.