Aritzbataldeko kantxako zoladura berritzeko obrak lehiaketara atera dituzte

Zarauzko Hitza 2021ko mai. 6a, 16:00
Argazkia: Luis Epelde
Aritzbatalde kiroldegiko kantxa nagusiko zoladura berritzeko obren lizitazio deialdia egin du udalak. Kontratuaren aurrekontua 144.628,09 eurokoa (BEZ gabe) dela ere jakitera eman du. Kantxako zoladura berritzeko proiektua Ion Vicente Waliño arkitektoak idatzi du.