Parekidetasun Sailak 2021eko dirulaguntzen deialdia egin du

Zarauzko Hitza 2021ko mai. 10a, 09:00

Parekidetasun Departamentuak 2021. urteko dirulaguntzak emateko deialdia ireki du, eta eskaerak ekainaren 7a bitartean aurkeztu ahal izango dira. Parekidetasun Departamentuak era estrukturalean garatzen dituen jarduera, programa eta proiektuekin bat datozen irabazi asmorik gabeko erakundeei edo elkarteei laguntzea du helburu deialdi honek, eta, guztira, 12.000 euro banatuko dituzte eskatzaileen artean.

Eskaerak ondorengo kasuetan egin daitezke:

  • Emakume eta gizonen arteko aukera-berdintasuna sustatu eta bultzatzea eta haien arteko desberdintasunak gainditzea.

  • Zarauzko emakumeen asoziazionismoa sustatzea eta sare instituzional, sozial eta kulturalean haien parte-hartzea indartzea.

  • Zarauzko herritarrak eskubide eta aukera berdintasunaren arloan sentsibilizatzea eta kontzientziatzea.

  • Emakumeen parte-hartze aktiboa nahiz emakumeen eta gizonen arteko aukera- berdintasuna bultzatzeko jarduerak sustatzen dituzten erakundeen sorrera bultzatzea.

  • Ikerketa, sentsibilizazio eta dibulgazioko jarduerak egitea, aukera berdintasunaren inguruan eta emakumeen eskubideen sustapen eta defentsaren alorrean.

  • Emakumeen aurkako biolentzia prebenitzeko eta desagerrarazteko, biktimen eskubideak defendatzeko eta horien susperraldi pertsonala eta normalizazio soziala bultzatzeko jarduerak egitea. Udalak sustatzen dituen jardueren osagarri izango dira jarduera horiek.

  • Erantzukizun pertsonalen, familiarren eta profesionalen arteko kontziliazioaren beharraz sentsibilizatzeko eta kontziliazio-neurriak sustatzeko jarduerak egitea.

  • Emakumeen eta gizonen arteko eskubide eta aukera-berdintasuna bultzatzeko beste jarduera batzuk egitea.

Informazio gehiagorako, Parekidetasun Departamentua (Nafarroa 3C,  behea) harremanetan jar daiteke, 943-00 51 17 telefonora dei eginez edo berdintasuna@zarautz.eus helbidera idatzita.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide