Felix Zubia: "14 hilabete izan dituzte lege propio bat egiteko eta ez dute ezer egin"

Zarauzko Hitza 2021ko mai. 9a, 15:00

Donostia Ospitaleko ZIUko buru Felix Zubia haserre agertu da Euskadi Irratiko Osasunetxea irratsaioan. Alarma egoera erortzearekin batera, egoerak okerrera egingo duela dio, eta horren arduradun nor izango den egiten du galde.  "Honek ondorioak ekarriko ditu, gertatu behar ez ziren kutsatzeak gertatuko dira, gertatu behar ez ziren ospitaleratzeak eta gertatu behar ez ziren heriotzak".