Uztapideren oroimenezko emanaldian hartu du parte Andoni Egañak

Ihintza Elustondo 2021ko mai. 10a, 11:00

'Bertsoaren harria' saioa. (Ihintza Elustondo)

Uztapideren urteurrenarekin lotuta, Koldo Izagirrek, Andoni Egañak eta Sebastian Lizasok emanaldia eskaini dute Zestoako Kultur Etxean

Udan Zer Zestoan? programazioaren barruan, Bertsoaren harria saioa izan zen atzoZestoako Kultur Etxean. Uztapideren urteurrenarekin lotuta egin zuten emanaldia; izan ere, 1909ko maiatzaren 10ean jaio zen bertsolari zestoarra. Koldo Izagirrek, Andoni Egañak eta Sebastian Lizasok parte hartu dute saioan; kantuan aritu dira bi bertsolariak, eta Izagirrek Uztapideren inguruko hainbat pasarte eta haren bertsoak irakurri zituen.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide