Thierry Biscaryk 'Muda' aurkeztuko du zuzenean, ostiralean

Zarauzko Hitza 2021ko mai. 10a, 15:00

Hainbat musika taldetan aritu ondoren, Thierry Biscaryk duela hiru urte ekin zion bakarkako bideari. Lehen emaitza Manez eta Kobreak diskoa izan zen, metalezko tresnekin eta kantari talde batekin ondua, eta, orain, Muda izeneko bere bigarren diskoarekin dabil zuzenean, iaz kaleratua. Hain zuzen ere, proiektua berriarekin etorriko da ostiralean Modelo aretora.

Emanaldia 19:00etan hasiko da, eta sarrerak aretoko txarteldegian erosi daitezke edo online eros daitezke, 8 euroren truke.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide