'Nola eskatu nazionalitatea online' hitzaldia izango da bihar

Zarauzko Hitza 2021ko mai. 11a, 09:04

Abokatu aditu batek eskainiko du saioa streaming bidez, eta parte hartzeko aurrez izena eman behar da Gizarte Zerbitzutan.

Nazionalitatea online eskatu ahal izateko jarraitu beharreko pausoak azaltzeko informazio hitzaldia
antolatu du udalak, Eusko Jaurlaritzarekin elkarlanean. Hitzaldia bihar izango da, 18:00etan, eta bertan, abokatu aditu batek tramitea nola egin eta jarraitu beharreko pausoak zeintzuk diren azalduko ditu. Era berean, parte hartzaileen galderak erantzungo ditu.

Saioa streaming bidez izango bada ere, aurretik izena eman behar dau daleko Gizarte Zerbitzutan, 943-00 51 27 telefono zenbakia deituta edo msarasua@zarautz.eus helbidera idatzita. Hitzaldia doakoa izango da, eta gaztelaniaz eskainiko dute.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide