Jaso du Eurobasquen kazetaritza saria Irune Lasak

Zarauzko Hitza 2021ko mai. 11a, 10:01

Nekazaritza Politika Bateratuak Europako Batasunean izan duen garrantzia landu zuen zarauztarrak 2020ko azaroan, eta lan hura saritu du epaimahaiak. Lasak aitortu zuen "poz berezia" ematen diola sariak.

Atzo jaso zuen Irune Lasak Eurobasque Europako Mugimenduaren Euskal Kontseiluaren kazetaritza saria legebiltzarrean, Gurinezko mendien Europa hura artikulugatik. Nekazaritza Politika Bateratuak Europako Batasunean izan duen garrantzia landu zuen kazetari zarauztarrak 2020ko azaroaren 8an Berria egunkarian argitaratutako artikuluan, eta gai horrek Euskal Herriarentzat duen garrantzia nabarmendu du epaimahaiak, batez ere, nekazaritzak duen balio estrategikoan.

Saria jasotzerakoan aitortu zuen "poz berezia" ematen diola sariak, eta inguruko hainbat pertsona izan zituen gogoan, baita Berriako lankideak ere.