Haur eta gazteentzako ikastaroak antolatu ditu Artezaleak elkarteak

Amaia Urbieta Arruti 2021ko mai. 11a, 12:00

Jakinarazi dute taldeak murriztuak izango direla, eta dagoeneko eman daiteke izena ikastaroetan, artezaleakzarautz@gmail.com helbide elektronikora idatzita.

Uztaileko goizetarako haur nahiz gaztetxoei zuzendutako hainbat ikastaro prestatu ditu Artezaleak elkarteak. Ebro Etxean izango dira, eta jakitaera eman dute taldeak murriztuak izango direla eta higiene eta segurtasun neurriak bermatuko dituztela. Izena emateko artezaleakzarautz@gmail.com helbide elektronikora idatzi beharko da. Jarraian ikastaroen xehetasun gehiago:

  • Joskintza tailerra. LH3tik LH6ra bitarteko haurrek 09:30etik 11:30era jasoko dute ikastaroa, eta DBH1etik gorakoek 11:45etik 13:45era. Hamabostaldiaren prezioa 145 eurokoa izango da, eta hilabete osoarena, berriz, 195ekoa.
  • Sorkuntza eta esperimentazio tailerra. HH5etik aurrerakoentzat izango da ikastaroa, 10:00etatik 13:00etara. Buztinarekin eta bestelako materialarekin esperimentatuko dute haurrek. Hamabostaldiak 210 euro balioko du eta hilabete osoak 295 euro.
  • Marrazkiak eta paperezko sorkuntzak. LH1etik gorako haurrek hartuko dute parte ikastaroan, 09:45etik 12:45era. Marrazketa, collage-ak, kaligrafia, pop up liburuak... landuko dituzte. 210 euroko kostua izango du hamabostaldiak, eta 295ekoa hilabete osoak.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide