Etxebizitzen birgaitze energetikoa sustatzeko tailerra antolatu dute

Aritz Mutiozabal 2021ko mai. 12a, 09:40

Saioa online izango da eta bihar eskainiko dute; parte hartu nahi dutenek aurrez eman beharko dute izena.

Zure etxebizitzarako eraginkortasun handiko birgaikuntza: aurreztu dirua eta osasuna tailerra antolatu du Gipuzkoako Foru Aldundiko Ingurumeneko eta Obra Hidraulikoetako Departamentuak, Energia Argitu programaren barruan, Zarauzko Udalarekin lankidetzan. Saioaren helburua da herritarrei energia-eraginkortasunari buruzko ezagutza eta irizpideak ematea, etxebizitza-eraikinak eraberritzera bideratuta, modu erraz eta ulergarrian. Tailerra bihar eskainiko dute online, 18:00etatik aurrera.

Bertan parte hartu ahal izateko aurrez eman behar da izena, eta, horretarako, honako bitarteko hauek erabil daitezke: argi@gipuzkoa.eus posta elektronikoa; 943-11 29 48 edo 605 75 76 87 telefono zenbakiak; eta www.argitu.eus webgunean. Saioa euskaraz edo gaztelaniaz jarraitu ahal izango da, itzulpen zerbitzua egongo baita; beraz, parte-hartzaile bakoitzak nahi duen hizkuntza aukeratu ahal izango du.

Honekin batera, beste bi online tailer ere antolatu dituzte udaberrirako: bata, maiatzaren 27an izango da eta Energia berriztagarriak zure etxebizitzan, posible da! izena du, eta bestea, Ibilgailu elektrikoak eta mugikortasun jasangarriko alternatibak  izango da, ekainaren 9an.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide